Zer egingo zenuke ikasteari utzi beharko bazenio?
Zer egingo zenuke ikasteari utzi baharko bazenio?
Lehenik eta behin, nik pertsonalki, ez diodala ikasteari utzi nahi esan behar dut; baina ikasteari utzi beharko banio, egingo nukeen lehen gauza lan bat bilatzea izango litzateke.
Nire gurasoen etxean geratuko nintzateke beste leku batera joateko dirua aurreztu arte.
Gustatuko litzaidake lan on bat eukitzea, etxetik oso urrun ez egotea eta bizi ahal izateko soldata bat jasotzea gutxienez. Baina badakit hori gertatzea oso zaila dela, batez ere ikasketarik ez baduzu; baina negozioetan ona baldin bazara agian … nork daki?.
Gaur egun bizi garen mundua oso konpetitiboa da eta ahalik eta gehien saiatu behar gara gauzak ondo egiten. Batzuetan, gero inork ez dizkizu eskertzen, pertsonen arabera, hori ere , eskerronekoak ere badira-eta…
Gainera, badago hortik aurpegia oso gogorra duen jendea ere eta gauzak txarto egiten dituena; gero eta gehiago, ikasketekin edo ikasketarik gabe, jendeak soldata baxuagoak jasotzen ditu eta nahi dutenean lanetik kanporatzen dute. Nire ustez, enpresek dirua lortu behar dute, bai; baina langileak ondo tratatu ere bai.
Komentario hauek guztiak alde batera utzita, berriz lehenengo arazoan zentratuko naiz; ikasketak utziko banitu diru faltagatik izango litzateke eta hau gertatuko balitzait beka bat lortzen saiatuko nintzateke edo ikasketak lan batekin konbinatzen saiatuko nintzateke.

Polito ere polito, Bea.
Comment by asier — February 21, 2006 @ 11:42 am