May 5, 2006

ZER EGIN DAITEKE ORTUELLAN?

Lehenik eta behin gure herrira etortzekotan herriko jaietan edo udan etortzeko gomendatuko nioke jende guztiari, oso giro ona baitago.

Eguna hasteko, gosari on bat hartu dezakegu Ortuellako edozein kafetegian. Gero, gure inguruko mendietatik txango txiki bat egin dezakegu meatzaldeko paisaiak ezagutzeko. Triano, La Orconera … bisitatu ditzakegu.

Arratsaldez, menditik bokata jan ostean, herria eta auzoak ikusteko aukera ona izango dugu, baina, egia esanda, zerbait interesgarria ikusi nahi badugu kanpoaldeko auzoetara joan beharko ginateke, adibidez, Nocedal edo Urioste.

Nocedalen antzinako Maria Magdalenaren eliza dago eta Uriosten Erdi Aroan eraikitako ermita bat. Horretaz gain, auzo honetan XVII. mendearen inguruko bi baserri aurkitzen dira.

Afaltzeko, gustu anitzetarako jatetxeak ditugu herrian, italianoa, betiko janaria eskaintzen diguna… eta askoz gehiago.

¡¡¡ ZATOZTE ETA IKUSI !!!

March 30, 2006

OPORRAK

Oporrak ez dira oso antzineko gauza bat, duela bi mendekoak hain zuzen.

Plazerrezko lehen bidaia Thomas Cook saldu zuen 1841ean, eta hamar urte eta gero “Great Exhibition” zela eta tren agiriak saldu zituen. Txango horiek itzelako arrakasta izan zuten eta handik aurrera halako negozioetan aritzen hasi zen; eta noski, hainbeste diru irabazten zen negozio horri konpetentzia agertu zitzaion. Horrela sortu ziren gaur egun ezagutzen ditugun bidai agentziak, bidaiariak garraiatzeko hegazkin konpainiak, hotelak, kanpinak…; hitz batan esanda, turismoa.

Sektore hau oso garatuta dago munduko herrialde askotan, eta honi esker pertsona asko bizi dira, diru asko mugitzen duen negozioa baita.

Adibidez, hainbat herrialde azpigaratuek, Thailandia edo Brasil bezala, etekin asko ateratzen dituzte hemendik, eta beste batzuk, garatuak haien artean, bere langabezia tasa nabari murrizten dute, batez ere, udan.

Guztiak ez dira alde onak, baizik eta turismoak baditu bere alde txarrak ere. Pertsona asko hiltzen dira errepideetan urtero oporretara joaten edo hainbat lekutan hornidura arazoak gertatzen dira, eta larriena, turismo sexuala deritzona agertu da azken urteetan, besteen artean.

March 10, 2006

Emakumeen eguna

Badaude emakumeek historian zehar bizi duten egoerarekin erlazionaturiko hainbat arazo, horregatik ondo iruditzen zait emakume guztien omenez jai hau ospatzea, asko aguantatu behar izan dugulako mendeetan zehar, nahiz eta gaur egun ez den aintzinean bezain larria.

Baina, hala ere, gure garaian leku askotan eta egoera askotan emakumeok eta egiten duen lana ez dago gizonena bezain baloratua, oraindik geratzen dira munduan antzinako pentsakera duten pertsonak, gizonak zein emakumeak. Egia esanda, emakumeen existentziari esker ez balitz munduak ez luke aurrera egingo, emakumeek eta gizonek elkarren beharra dugulako.

March 3, 2006

NIRE MOZORROA

NIRE MOZORROA
(Ihauteriak 2006)

Ihauteri hauetan beltz mozorrotu nintzen. Aurpegia beltzez margotu nuen eta zapi gorri ilun bat buruan jarri nuen korapilo batekin loturik.

Gorputzean neraman jantzia propagandazko pareo zahar batekin egin nuen, hau gorputz inguruan jarrita lepoaren atzean korapilo batez lotu nuen; eta besoak eta hankak beltzak zirela emateko jertse eta maia beltz batzuk jantzi nituen. Falta zitzaidan gauza bakarra flotador edo burko bat ipurdian jartzea izan zen, lodiagoa nintzela emateko.

February 20, 2006

Zer egingo zenuke ikasteari utzi beharko bazenio?

Zer egingo zenuke ikasteari utzi baharko bazenio?

Lehenik eta behin, nik pertsonalki, ez diodala ikasteari utzi nahi esan behar dut; baina ikasteari utzi beharko banio, egingo nukeen lehen gauza lan bat bilatzea izango litzateke.

Nire gurasoen etxean geratuko nintzateke beste leku batera joateko dirua aurreztu arte.

Gustatuko litzaidake lan on bat eukitzea, etxetik oso urrun ez egotea eta bizi ahal izateko soldata bat jasotzea gutxienez. Baina badakit hori gertatzea oso zaila dela, batez ere ikasketarik ez baduzu; baina negozioetan ona baldin bazara agian … nork daki?.

Gaur egun bizi garen mundua oso konpetitiboa da eta ahalik eta gehien saiatu behar gara gauzak ondo egiten. Batzuetan, gero inork ez dizkizu eskertzen, pertsonen arabera, hori ere , eskerronekoak ere badira-eta…

Gainera, badago hortik aurpegia oso gogorra duen jendea ere eta gauzak txarto egiten dituena; gero eta gehiago, ikasketekin edo ikasketarik gabe, jendeak soldata baxuagoak jasotzen ditu eta nahi dutenean lanetik kanporatzen dute. Nire ustez, enpresek dirua lortu behar dute, bai; baina langileak ondo tratatu ere bai.

Komentario hauek guztiak alde batera utzita, berriz lehenengo arazoan zentratuko naiz; ikasketak utziko banitu diru faltagatik izango litzateke eta hau gertatuko balitzait beka bat lortzen saiatuko nintzateke edo ikasketak lan batekin konbinatzen saiatuko nintzateke.

February 10, 2006

Mahomaren karikaturak

MAHOMAREN KARIKATURAK

GALDERAK:

1)Zuen ustez, arazo erligiosoa edo politikoa da?

2)Zertara itxaron dute islamiar mugimendu muturrekoek?

3)Herri musulmanetan ezin dira inondik ere karikaturak onartu?

4)Zeintzuk dira Mendebaldea eta Mundu islamiarrari buruz dauden estereotipoak?

5)Gertuan ezagutu dugun zentsura, zein izan da?

ERANTZUNAK:

1) Nire ustez bi motetako arazoa da, erlijiosoa zein politikoa. Politikoen aldetik interes handiak daude, gainera, nazioen arteko harremanak asko hondatu dira. Erlijioaren aldetik, nik uste, musulmanei errespetatu behar zaie, baina haiek ere ez dute hainbeste gatazkarik sotu behar horregatik.

2)Hamas Palestinako hauteskundeak irabaztera.

3) Bai onartzen dituzte, baina haien jainkoen edozein marrazki motarik ezin dute onartu, haien erlijioa ikonoklasta delako, hau da, ezin dutela bere jainkoen irudirik egin.

4) Musulmanei buruzko daukagun estereotipoa oso erlijioaren fanatikoak direla eta oso erradikalak direla da. Aldiz mendebaldekoei buruz dugun irudia edo eman nahi den irudia, demokratikoak eta dialoganteak direla da.

5) Adibidez, Espainiako audienzia nazionalean pertsona jakin batzuei haien gustuko ez diren marrazkiak egiteagatik edo haiei buruz zerbait esateagatik jarri diren denuntziak.